ÑAN ÑAN ON EGIN ÑAN ÑAN ON EGIN ÑAN ÑAN ON EGIN ETA ON EGIN DENORI!!!

2011-06-01

NANDIREN SORPRESA!!!

Irakasgaia honetan multimedia bat sortu behar genuen. Taldekideok ipuin bat egitea pentsatu genuen, horretarako ipuin bat aukeratu  eta animatu dugu. Power point programa egiteko erabili genuen, baina sarera igotzeko orduan hainbat zailtasun eduki ditugu. Horretarako, power point-a bideora pasa dugu eta honen ondorioz, letrak aldatu dira. Hala ere, oso ipuin polita dela irizten diot eta erabilgarria. Gainera, elikadura lantzeko oso aproposa. Hortaz, espero dut gustoko izatea eta nahi duzuen beste erabiltzea!!!

2011-05-16

ELIKADURA OSASUNTSUAREN BILA.

Elikadura, Haur Hezkuntzan lantzeko webquest bat topatu dut: “Elikadura osasuntsuaren bila”.

Honen helburua txiki txikitatik elikadura osasuntsua lantzea da. Horretarako, jarduera baten pausuak agertzen dira: mural bat egiteko ekintza da. Hortaz, webquest batean agertu behar diren atalak ditu: sarrera (zer egingo dutenaren azalpena), atazak(ekintza honetan bete behar dituzten pausoak), prozesua (nola egin behar duten), ebaluazioa (hausnartzeko garaia) eta ondorioak (hausnarketak egin ondoren lortutako emaitzak).

Interesgarria iruditu zait, gurasoen partaidetza sustatzeko egokia da. Beraiekin elkarlanean aritzeko eta ekintza berezitxoak burutzeko.

WORD PROGRAMAREKIN TAULAK EGITEN.

Irakasgaia honetan tutorial bat sortu behar izan dugu. Horretarako binaka jarri gara. Ni, Ainhoarekin jarri naiz.

Guztiok word programarekin taulak egiten badakigu, baina askotan programa honek eskaintzen dituen hainbat funtzio ez ditugu ezagutzen edo ez dakigu nola egiten den. Horrexegatik, tutorial hau baliagarria izango delakoan gaude.

Praktikan jarri eta erabili!!!

2011-05-06

ELIKADURA ARAZOAK.

Blog honetan, elikadura arazoei buruzko informazioa aurkituko duzue. Hainbat gaixotasunei buruz aritzen da. Horretarako bideo, webgune eta  artikulu ezberdinez baliatzen da. Hortaz, denbora izanez gero bere blogetik paseotxo bat eman ezazue.

2011-04-26

ELIKADURAREKIN ZERIKUSIA DUTEN HAINBAT IRUDI.

Album honetan elikadurarekin zerikusia duten hainbat irudi aurki ditzakezue:

                                                  

2011-04-25

KANTUZ SORTU NAIZ ETA...

Haur Hezkuntzan abestea ezinbestekoa denez, hona hemen elikadurarekin zerikusia duten lau kanta:

Abestiaren izenburua Egilea Non topa dezaket?
Arraultzaren behatzen jokoa Xabier Zabala Haur jolasen abestiak, Xangorin 2002
Txokolate Antxon Sarasua Punpalapan, Euskal jolasen bilduma, Urtxintxa 2008
Jangelan Imanol Urbieta Txanpirrin pintxona, Elkar 2009
Otorduko kanta Imanol Urbieta Kukuketan, autoekozpena 2005

ELIKADURARI BURUZ BIDEO ZERRENDA INTERESGARRIA.


PIRRITX ETA PORROTX: IRRIEN LAGUNAK!!!

Gaur egun, Pirritx eta Porrotx, Euskal Herriko pailazo maitatuenak dira. Hortaz, ez da harritzekoa oso proiektu polita sortu dutelako: Irrien lagunak.



Eskertzekoa da, familia eta eskolatik at dagoen gizarteko beste esparru batek elikadura osasuntsuari garrantzia ematea eta haurren partaidetza sustatzea.

Era sinple batean, hilabetero "irrien lagunei" probak egitea proposatzen dizkiete. Apirileko proban, sukaldaritza atalean, entsalada koloretsuen errezetak eskatzen dizkigute. Animatu eta http://www.irrienlagunak.com/ web orrialdean harpidetu zaitezte!!!


"ERREZETAK" PROIEKTUA.

Berrobiko San Andres herri eskolan, haurren hezkuntzan gurasoek zein irakasleek elkarrekin lan egiten dute. Horretarako, proiektuak lantzean guztien artean parte hartzen dute. Adibidez, hiruhilabete batean ikastetxe osoan zehar  "errezetak" proiektua lantzea erabaki zuten. Errezeta testu mota lantzeko helburuarekin.

Alde batetik, haurrentzat motibagarria izan zelakoan nago. Beraien zein gurasoen, irakasleen edo herriko sukaldarien errezetak burutu zituztelako eta beste alde batetik, errezeta testu motaren benetako funtzionalitatea landu zutelako. Beraz, oso lan txukuna iruditu zait, errealitatetik abiatzen baitira; idazketa prozesua era erakargarri batean landuz.

Bestalde, oso garrantzitsua iruditu zait liburu honetan agertzen diren errezetetan haurren idazkera errespetatzea.

Proiektu honen guztiaren emaitza liburu hau da:

2011-04-22

SUKALDEA ERE GURE TOPAGUNE!!!

Haur hezkuntzan ildo globalizatzailetatik abiatzen gara momentu oro. Gauza guztiak elkar lotzen ditugu, haurrek lantzen ari diren gaiaren  funtzionalitatea ikus dezaten.

Horrexegatik, beste proposamen bat, haurrekin errezeta bat egitea da. Udaberrian gaudenez, hainbat fruta berri ditugu, koloretsuak eta usainez beteak. Beraz, frutak lantzea aproposa da. Frutekin, Haur Hezkuntzan landu daiteken errezeta erraz bat "Fruten brotxeta" da.

"Fruten brotxeta" jarduera burutzean hainbat gauza landu ahal ditugu: motrizitate fina, zentzumenak, elikagaia osasuntsuekin jarrera egokia, seriazioak eta idazketa zein irakurmena.

Hortaz, brotxeta nola egiten den azalduko dizuet:



FRUTA BROTXETA: OSAGAIAK: -Kiwia -Marrubia -Sagarrak -Madariak -Mandarinak -Platanoak NOLA EGIN: -Frutak zatitu -Makiltxoa hartu -Frutak makiltxoan sartu -Brotxeta osatu -Jan

ESPAGETIAK SUSIRENTZAT.

Haur hezkuntzan, baloreak trasmititzerako orduan, askotan, ipuinetaz baliatzen gara. Modu erraza eta eraginkorra baita. Beste alde batetik, proiektu berri batekin hastean haurrak girotzeko egokia da.

Beraz, elikadura lantzeko istorio polit bat topatu dut: "Espagetiak Susirentzat". Ipuin honen helburua, haurrek jaki guztiak jan behar dituztela irakastea da.



Espagetiak Susirentzat from pkeizagirre on Vimeo.

OINARRIZKO ESKUBIDEAK.


Argazki hau google iruditan zegoen, blog batetik hartuta
Aurreko sarrerarekin jarraituz, oinarrizko eskubideak lantzeko materiala eskaintzen dizuet. Material hau, Intermon Oxfamek egin du.

Modu honetan, oinarrizkoak diren premiak( elikadura, hezkuntza eta osasuna) aztertzeko eta hauei buruz gogoetak egiteko baliabide egokia da.

Nahiz eta Bigarren Hezkuntzarako izan, mailaren arabera moldatu ahal da eta han dauden datuak zein irudiak baliagarriak izan ahal dira.

PENTSATZEKO MOMENTUA...

Bideo hau ikusiko duzuenean, zuen bizi kalitate maila estimatuko duzue. Nahiz eta guztiok jakin munduan zehar horrelako egoera latzak bizi duten milaka pertsona daudela, batzutan gure buruari bergogorazi behar diogu.

Hezkuntzan, elikadura lantzean munduan dauden egoera ezberdinak aztergai  izan behar dira. Modu honetan, daukaguna baloratzen ikasiko dugu. Bestalde,oinarrizko premiekin lotzea komenigarria da, gure helburua haurrak osotasunean heztea delako, errealitatearen berri izan behar dutelako.

Han edo hemen, 40.000 kilometrotara edo gure etxe ondoko atean, hainbat pertsona oinarrizko premiak asetu gabe daude; hau da,  bizitzeko oinarrizko eskubideak ez dituzte.


EKOLAPIKO.

Ekolapiko, gipuzkoan martxan dabilen proiektua da. Non eskolako jantokietan elikadura ekologiko eta orekatua txertatzeko helburua duen. 
Era honetan haurrak osasuntsu eta kalitatearekin jateaz gain, elikadurak, landa garapenak eta ingurumenak  egunerokotasunean duen garrantziaz sentsibilizatuko dira.

Proiektu hau oso interesgarria iruditu zait. Hala ere, hau guztia aurrera eramateko elkarlana oinarri dute, hezkuntzan beharrezkoa den faktorea.

Ekolapiko proiektuaren  informazio gehiago nahi izanez gero, link-a utzi dizuet. Proiektu hau, Biolur, Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkarteak sortu du. 

Web orrialdeak gauza ezberdinak lantzeko hainbat atal ditu; besteak beste, "Haurren txokoa". Bertan, garaian garaiko elikagaiak lantzeko material didaktikoa eskaintzen dute. Aurrera!!!

2011-04-18

"HEZKUNTZA ETA ELIKADURA" blog-a.

Saretik nenbilela lantzen ari naizen gaiarekin zerikusia duen blog hau topatu dut: "Hezkuntza eta elikadura".  Eneko Zabaletaren bloga interesgarria dela deritzot elikadura hezkuntzan lantzeko hainbat artikulu zein material eskaintzen baititu. Hortaz, blog hau gomendatzen dizuet gaia hau jorratuz gero. IKUSI eta IKASI!


2011-04-03

ELIKADURA, ERLAZIO ONAREN ABIAPUNTUA.

Hik hasi web orrialdean "proiektuak" deituriko atal bat dago. Han ikastetxe ezberdinetan burutatutako proiektuak zein bizipenak publikatzen dira.

Atal horretako proiektuak irakurtzen hasi naiz eta artikulu interesgarri bat (Elikadura, erlazio onaren abiapuntua) topatu dut. Oiartzungo udal ikastola partzuergoako hainbat irakasleek idatzitakoa. Oso interesgarria iruditu zait elikaduraren garrantzia haur txikiekin landu beharreko eduki pedagogikoetan azpimarratzen baitu. Gainera, aztertu duten garaia 0-18 hilabete bitartekoa da eta hau guztia aurkezteko argazki esanguratsuak erabili dituzte.

Testuak, oso ondo azaltzen du nola haurrek jasotzen dituzten lehenengo sentzazio gehienak elikadurarengandik direla eta eraikitzen dituzten lehenengo harremanak elikatzen duen pertsonarekin izaten dela.
Bestalde, otordu garaia oso garrantzitsua dela irizten diote haurrak elikatzeaz gain haurren heziketa ere kontuan hartzen delako.

Finean, haurrek jateko orduetan autonomian, harremanetan, osasunean zein sozializazioan aurrerapenak egiten dituzte momentu oro. Beraz, hainbat gauza lantzeko une aproposa dela uste dut.

2011-03-30

JATEKO AZTURA ONAK.

Interneten nenbilela,egoki jateko azturei buruz aritzen den artikulu ineteresgarri bat topatu dut. Testu honek, jateko ekintzaren garrantziaz hitz egiten du. Bestalde, jateko tokia egokia izan behar dela azpimarratzen du, horrek haurren etorkizuneko elikadura ohituretan eragin dezakelako.
Jatean, giroa goxoa izan behar da, telebista eta irratia alde batera utziz. Gainera, haurrak familiako kideekin jatera ohitu behar ditugu. Bazkal zein afal-orduak gure sentimenduak, gertakariak zein ideiak plazaratzeko momentu aprosak direlako.
Finean, hau guztia kontua hartuta, haurrek zuzen jan dezaten kontzentrazio handia piztuko dien espazio egokia sortu behar dugu, honek elikadurarako ohitura onak izatera bultzatzen baititu. Amaitzeko, nagusiok haurrak lagundu behar ditugu autonomia garapenaren aldeko laguntza eta segurtasun emozionala emanez.

2011-03-29

ELIKADURA, OINARRIZKO HAZKUNDERAKO.

Egilea: Antonio Ahumada
Gaur egun, elikadura egoki baten oinarrizko faktoreak galtzen ari dira. Jendeak jaten duenari ez dio garrantziarik ematen. Berez, hainbat ohitura galtzen ari dira. Hau guztia, kezkatzeko arrazoia da.

Hala ere, haur askok jasotzen duten elikaduragatik larritu beharko ginateke. Ez dute osasuntsu jaten eta gainera gaur egun jolastu aditzaren esanahia parkean "psp" batekin eserita egotea da; haurrek ez dute kirolik egiten, ez dira mugitzen. Finean, sedentarismoa nagusi da.

Haurrek hainbat aldagaia behar dituzte fisikoki zein psikikoki garatzeko. Nik elikadura gaia landuko dudanez haurren garapenaz hitz egiterakoan hortik abiatuko naiz .

Beraz, haurrak garenean elikadura oinarrizko hazkunderako oso garrantzitsua da, 5 otordu egitea komenigarria da.

Bestalde, eskola adinean duen garrantzia azpimarratu behar dut. Garai horretan oso arin hazten gara eta energia momentu oro  behar dugu. Horretarako, egoki gosaltzea komenigarria da. Gosaria gure otordu nagusia denez, handik behar dugun energiaren % 30 lortu behar dugu.

Azkenik, Eroskik "Nutrizio eta ongizate" atalean idatzitako artikulu bat jarri dut, honekin guztiarekin zerikusia du. Hainbat aholku ematen ditu: menuak sortzeko, ohiturak lantzeko, janaria era ezberdinean aurkezteko, etab. Hortaz, linkaren gainean klikatu eta artikuluaz gozatu!

ONGI ETORRI!!!

Kaixo guztioi!
Bilboko irakasleen eskolako Haur Hezkuntzako ikasleok blog bana sortu dugu.
Ongi etorria eman nahi dizuet "ñan-ñan" bloggera. Haur Hezkuntzan elikadurak duen garrantziaz arituko naiz. Erabilgarria izango delakoan nago, beraz, sartu eta dastatu!